GURE OSTRAK
Ongi etorri gure OSTRA aurkeraketara
Xehetasuenz aukeratutako karta bat bildu dugu zuri kalitaterik onena eskaintzeko. Gozatu limoiarekin edo gure saltsa bereziekin eta dastatu esperientzia fresko bat.
Urtaroaren arabera, zaporea, ehundura eta tamaina desberdinak dituzte: haragitsuenetatik eta gazienetatik hasi eta gozoenetaraino.
OSTRA… superelikagai bat?
Zapore gozoaz gain, ostrak nutrizio-balio handiagatik nabarmentzen dira.
Kalitatezko proteinetan aberatsak dira, zinka, burdina eta kaltzioa bezalako mineraletan eta omega-3 gantz-azidoetan, sistema immunologikoari, hezur-osasunari, larruazalari eta bihotzari mesede egiten dietenak.
Kaloria gutxi dute, eta aukera arin eta orekatu bat bilatzen dutenentzat aproposak dira. Gozatzera gonbidatzen zaitugu, poliki-poliki dastatuz, ñabardurak eta zapore paregabea preziatzeko.
Ahosabai bakoitzak bere ostra gustukoena aurkitzen du. Animatu zurea aurkitzera, baita sukaldatutako bertsioan ere.
SPECIALE DE CLAIRE
Zapore gazia, hurraren tonu gozo sotil batez leundua, aukera honen maitaleek hainbeste bilatzen duten gustu biziko ostra honen fintasuna nabarmentzen duena.
SPECIALE DANIEL SORLUT
Ahoan bere zaporeak aho-sabai osoa biltzen digu. Hasieran eztiki iodatua eta zaporetsua, geroago hurraren zaporeko moko bat erakusten digu, eta azkenik nota gozo batekin amaitzen du.
Testura delikatu eta urgarri berezi bat eskaintzen du, eta haragi ugaria.
FINE DE CLAIRE VERTE
Ostra honen tonu berde bereizgarria eskualdeko claires mugatuetan dagoen Navikula Azul mikroalgaren pigmentutik dator.
Azarotik apirilera bitartean, ura iragaztean, ostrak turkesa kolore berde sotila hartzen du. Ñabardura paregabe honek eta bere zaporeak, ahosabai finek bakarrik estimatzen dute, mundu mailan gutiziatutako harribitxi gastronomikoa da.
GILLARDEAU
Gillardeau ostrak nabarmentzen dira eliteko sukaldaritzan ospea lortu duten ostra landuen aukeraketa esklusibo gisa.
Testura haragitsua, delikatua eta zapore bakarrekoa, belaunaldiz belaunaldi denboran irauten duen eskuzko lan zehatz bati esker lortzen dute.
OSTRA DEL EO | ASTURIAS
Biosferaren Erreserba deitura, Asturiasko mendebaldean, Galiziarekin muga eginez, Eo ibaiaren itsasadarra itsasora zabaltzen da Castropol ibaiaren ertzean.
Ostra hau bere haragi zukutsuagatik eta gatz puntuagatik nabarmentzen da. Asturiasko gastronomiaren luxu handia.
SÈTE
Thau aintziran dagoen Sèteko ostrak,
Frantzia hegoaldeko Okzitania eskualdeko produktu enblematiko bat dira.
Haragi leuna, mamitsua eta apur bat gazia dute, eta ukitu gozoa.
PLANAS DE BELON
Mont-Saint-Michel badiak, Europan marea-zabalera handiena duenak, oxigenazio ezin hobea eta itsas flora aberatsa bermatzen ditu, eta urre koloreko eta marroi koloreko ostrak ekoizten laguntzen du.
Haragi irmo eta karraskaria du, iodo bretoia eta hurritz ukitua konbinatzen dituen zaporea.